XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Albinoni eta Balberderen musikak ixildu dira.
Nere gorputz guztietako poruetatik amodioa ixuri dabilkit,
bainan amodioa ene eskuetako hatz eta behatzetatik labainduz,
Ene etxeko pertsianak goratu ditut
negu luze hontan
eguzki amandrearen erreinu dizdiratsuak
xoko guztiak berotu ditzadan
txoriak, etxeko leihotan
habia aurkitu dezaten.
Pakearen haurtxoa
pakearen kaiua
ken eidazue
nere gorputzetik